Eguberrietan oparitu MAILOPEren harpidetza

Mailope Aldizkaria 2025eko abenduaren 19a

Oraindik ez al dakizu zer oparitu Eguberri hauetan? Hauxe gure proposamena: MAILOPEren urteko harpidetza. Eta trukean, 2026ko urtarriletik aurrera bazkideentzako zozketa berezietan parte hartzeko aukera izanen duzu!  

Herritik eta herriarentzat egiten dugu lan, eta badakigu gure eskualdean ere badela zer kontatua. Edozein gai hartuta ere, gure aldizkarira eta irratira ekartzeko ahalegina egiten dugu. Eta dena euskaraz. Euskara delako MAILOPEren ernamuina.

Hala, urtean 50 euroren truke, hilean behin  paperean eta egunero MAILOPE.EUSen sartzen ditugu irratsaioak, elkarrizketak, erreportajeak, albistetxoak, ikus-entzunezkoak... Eta bertan, gure herritarren istorioak dira hizpide. Bada hori guztia oparituko duzu MAILOPEren harpidetza oparituta.

Proposamena gustatzen bazaizu, bidali gure bazkidetza orrian azaltzen diren beharrezko datuak  WhatsApp-en bidez  660476041 telefono zenbakira, edo  info@mailope.eus helbide elektronikora, poz-pozik azalduko dizugu dena. Gainera, harpidetza oparituta, MAILOPEri zure babesa adieraziko diozu, eta hala egiteagatik, eskerrik asko aldez aurretik.