Goizean goiz Betelutik kalejiran atera dira abestuz, ondoren familiek prestatutako hamaiketakoa dastatu dute eta bukatzeko Mari Domingi eta Olentzeroren bisita zoragarria izan dute.
Elkarrekin abestu eta guztientzako opariak ekarri dizkiete!
Gaur goizean, abenduaren 19an, Eguberrietako festa ospatu dute Araxes ikastetxean eta Festa Batzordeak antolatutako egitaraua jarraitu dute.
Argazkiak: Ane Barberia.