Multikirol Saio borobila izan dute Plazaola Kirolgunean

Mailope Aldizkaria

Gure eskualdeko gaztetxoek izan zuten ongi pasatzeko aukera. Izan ere, 10-14 urte bitarteko 30 gaztetxo inguru elkartu baitziren Multikirol Saioan.

Boleibola, beisbola, hockeya... joko batean eta bestean aritzen,  lagunartean jostatu eta elkarrekin primeran pasatzeko aukera izan zuten. Hala, atzo arratsaldean hasi eta iluntzera arte luzatu zuten askok Multikirol Saioa.  Kirol Mankomunitateak antolatu eta lagunartean gozatutakoa.