Abenduaren 24an, iluntzean, Mari Domingi eta Olentzero joan ziren Aldatzera. Baserritarrez jantzita, etxez etxe abesten aritu ziren Aldazko haur eta gurasoak. Herriko iturrian elkartu ziren arratsaldean eta urtero bezala, kalejira osatu zuten. Aurten, bi astoren laguntza behar izan zuten opariak herrira eramateko, eta elkarteko berrikuntzak direla eta, elizan egin zuten opari banaketa.