Mari Domingi eta Olentzerori buruzko abestien errepaso ederra egin zuten Lekunberriko kantu jiran. Jayan Jai frontoian amaitu zuten eta inoiz baino hobeto sartu zitzaien otordutxoa herritarrei. Bien bitartean, Mari Domingi edota Olentzerorekin kontu kontari aritu ziren etxeko gaztetxoenak, eskutitzak eman zizkieten, eta musuak, besarkadak nahiz goxokiak jaso zituzten trukean.