Giro polita izan zuten Larraunen kantari

Mailope Aldizkaria 2025eko abenduaren 26a

Abenduaren 22an elkartu ziren Mitxausenean abestiak ikasi eta prestatzeko. Horrela, abenduaren 24an Gabonak eta eguna luzatzen hasi dela ospatzeko, herriz herri  kantari ibili ziren Larraun eta Lekunberriko herritarrak.

Bideoa eta argazkiak: Maite Lasarte eta Luisa Aldaburu. 

Euriak ez zituen gelditu eta Alli, Astitz eta Oderitz alaitu zituzten, besteak beste. Gainera, zuzeneko musikaz gozatzeko aukera ere izan zuten. Amaitzeko, Astitzen bazkaldu eta ondoren, Lekunberrira joan ziren Olentzerori ongietorria ematera.