Euskal Herriko XVII. Mus Txapelketa jokatu dute Zigari Elkartean

Mailope Aldizkaria 2026ko urtarrilaren 2a

Euskal Herriko XVII. Mus Txapelketa Zigari Elkartean. Argazkia: Ander Elizalde.

Abenduaren 28an Araitz-Beteluko Euskal Herriko XVII. Mus Txapelketako kanporaketa jokatu zuten Beteluko Zigari Elkartean.

Hamaika bikote elkartu ziren karta jokoan aritzeko eta horien artean finalera iritsi ziren bi bikoteak zuzenean Nafarroako finalera sailkatu ziren. Jokaldi dotorez jositako arratsalde polita izan zela azpimarratu dute parte hartzaileek, lasai-lasai jokatu zuten inongo presarik gabe.

Adin guztietako jokalariak musean aritu ziren baina azkenean martxoaren 7an Iruñean arituko diren bi bikote gazteak hurrengo hauek izango dira: batetik, Jon Ordorika eta Igor Garmendia txapeldunak; eta bestetik, Josu Elizalde eta Aitor Rekalde. Zorte on!