Gaintzara 18:30ean iritsiko dira Meltxor, Gaspar eta Baltasar Errege Magoak.
Lekunberrin ere 18:30 aldera ailegatuko dira eta Aralar Kaletik Alde Zaharrera joango dira. Ondoren, Jayan Jai Frontoian opariak banatuko dizkiete etxeko txikienei. Amaitzerakoan, Errege Magoek ibilbidearekin jarraituko dute.