Hotza handia egin arren, ibilbidean barrena herritarren ongietorria eta berotasuna jaso zituzten; trukean, gozokiak eman zizkieten errepidearen bi aldeetan zain egon zirenei. Halaber, Klaratarren Kongregazioaren Komentuan geldialditxo bat egin zuten Errege Magoen hitzak entzuteko. Ondoren, Lekunberriko Jayan Jai frontoian amaitu zuten besarkada, gozoki eta eskutitz artean.