Lekunberri eta Larraungo Argazki eta Gabonetako Argien Lehiaketen sariak banatu dituzte

Mailope Aldizkaria 2026ko urtarrilaren 7a

Argazki lehiaketako irabazleak. Argazkia: Larraun eta Lekunberriko Kultur Saila.

Urtarrilaren 4an, Lekunberri eta Larraungo Udalek antolatutako Argazki eta Gabonetako Argien Lehiaketen sariak banatu zituzten Gabari Gune Irekian.

Argazki Lehiaketan 33 partaide izan dira aurten eta udalen hitzetan: “urtetik urtera partaidetza handituz doa eta baita argazkien kalitate ere”. Guztien artean aukeratutako 12 irudiekin ibarreko egutegia osatu dute.

Juanma Zubia izan zen portadako irabazlea, eta berarekin batera Iñaki Montes, Juan Antonio Garaikoetxea, Nerea Oreja, Luisa Aldaburu, Jone Gabari, Yolanda Juanena, Itziar Gastesi, Juan Miguel Fernandez eta Olga Barearen irudiek ere saria lortu zuten. Bestalde, Argien Lehiaketan irabazle suertatu ziren Ana Ileapaindegia (Merkataritza kategorian), Raquel Chasco (Etxea) eta Laura Chasco (Etxebizitza). Haiei guztiei, zorionak!

Argien lehiaketako irabazleak. Argazkia: Larraun eta Lekunberriko Kultur Saila.