Hiru Errege Magoen bisita izan dute Gaintzan ere

Mailope Aldizkaria 2026ko urtarrilaren 8a

Errege Magoak Gaintzan ere izan dira. Aurten, Araxes Ikastetxeko guraso elkarteak Gaintzan antolatu zuen kabalkada.

Argazkiak: Agustin Saralegi. 

Herriari itzulia egin ondoren, elizan harrera beroa egin zieten. Bertan, jende mordo bat elkartu zen eta Errege Magoek hitza hartu zuten. Gero haurrek haien opariak jaso zituzten.