Inauteriak antolatzen hasiko dira Lekunberrin

Mailope Aldizkaria 2026ko urtarrilaren 9a

Festa Batzordearen bilera irekia egingo dute Lekunberriko 2026ko Inauteriak antolatzen hasteko. Hitzordua urtarrilaren 13an, arratsaldeko 18:00etan izango da, Udaletxeko Batzar Aretoan.

Bilera irekia adin eta gustu guztietako herritarrentzat antolatu dute, denen artean ideiak, proposamenak eta ilusioa partekatzeko. Hala, herriko inauteriak elkarrekin antolatzeko aukera paregabea izango da.

Antolakuntzan parte hartu, iritzia eman eta laguntzeko gogoz bazaude, animatu eta hurbildu bilerara. Zure ekarpenak ezinbestekoak izango dira inauteri alaiak eta herrikoiak pizteko.