XIX. Araitz eta Beteluko Krosa eginen dute datorren igandean

Mailope Aldizkaria 2026ko urtarrilaren 15a

Araitz Beteluko Krosa 2025.

Urtarrilaren 18an izango da Erronka Hirukoitzaren lehen lasterketa: Araitz-Beteluko krosa. Haurren lasterketa 10:30ean izango da eta helduena 12:00etan.

Izena eman nahi dutenek https://labur.eus/926vgrql webgunearen bidez egin beharko dute. Egunean bertan ere egongo da izena emateko aukera, baina 5€ garestiagoa izango da. Sari orokorrez gain, mankomunitateko korrikalarientzat, beteranoentzat eta errelebokoentzat sariak ere egongo dira.