Gaztetxokorako bi begirale behar dituzte

Mailope Aldizkaria 2026ko urtarrilaren 16a

Lekunberriko Garapen Elkartea S.L.-k Gaztetxokorako bi begirale kontratatzeko eta lan-poltsa bat sortzeko deialdia zabaldu du. Gaztetxokoa 12 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago. Hurrengo hauek dira baldintza, betekizun eta epe guztiak:

Eskaintza:

Begirale lanbide mailako lana izango da eta saioak Lekunberriko Ibarberri ikastetxeko areto batean garatuko dira. Urtarriletik ekainera, ostiral eta larunbatetan 17:00etatik 21:00etara.

Lan hitzarmena Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren arabera zehaztuko da eta soldata hitzarmenaren C mailakoa izango da.

Behin curriculuma entregatzeko epea amaituta, deialdi honetan jarritako puntuazioaren arabera erabakiko da, eta pertsonen zerrenda bat osatuko da puntuazio gehienetik gutxienera.

Funtzioak:

Izena ematen duten ikasleekin sortzen diren taldeak dinamizatu egin beharko dituzte begiraleek, astero programazio bat landu, neska-mutilen interesetatik abiatuz. Bereziki landuko dira zenbait balio: laguntasuna – enpatia, talde giroa, naturarekiko sentiberatasuna, bailaren ezagutza, genero berdintasuna, euskaltzaletasuna, parte hartzeko jarrera…

Gutxieneko baldintzak:

  • Adin nagusikoa izatea.
  • Batxilergoa edo 2. mailako LH edo horien baliokidea den titulua.
  • Euskara ulermen eta elkarrizketa maila handia. Elkarrizketan baloratuko da.
  • Euskara maila. C1 titulu baliokidea, edo horri dagokion proba gainditzea.
  • Sexu Delitugileen ziurtagiria.

Hautaketa prozesuari dagokionez, formakuntza, proiektua eta honen defentsa baloratuko dira.

 

1. FORMAKUNTZA (gehienez 10 puntu)

  • Erdi Mailako Lanbide Heziketako tituluak: 6 puntu
  • Natura, Heziketa Fisikoa eta Kirol Jardueretan Teknikaria (edo baliokideak)
  • Arreta Soziosanitarioko Teknikaria, edo Mendekotasuna duten Pertsonen Arretarako Teknikaria

Goi Mailako Lanbide Heziketako tituluak: 8 puntu

  • Gorputz edo Kirol Alorreko Animazioko Goi Mailako Teknikaria (edo baliokideak)
  • Gizarte eta Kultur Animazioko Goi Mailako Teknikaria (eta Turistikoa)
  • Haur Hezkuntzako Goi Mailako Teknikaria
  • Gizarteratzeko Goi Mailako Teknikaria

Diplomaturak, lizentziak edo graduak: 10 puntu

  • Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako edo Hezkuntza Bereziko Irakaslea
  • Hezkuntza edo Gizarte Lana
  • Psikologia, Pedagogia edo Psikopedagogia
  • Gorputz Heziketako eta Kiroletako Zientziak (edo baliokideak)

Beste formakuntzak:

  • Aisialdiko Begiralea (4 puntu)
  • Animatzaile Soziokulturala (4 puntu)
  • Eskulanak, kirola, argazkilaritza, hezkuntza, ingurugiroa, dantza… erakunde publikoek emandakoak. Puntu bat 50 orduko
  • Gizon eta emakumeen berdintasunari buruzko ikastaroak, jarduerari lotutako teknologia berriei buruzko edo gazteria arloko profesionalei zuzendutako ikastaroak (INJ). Puntu bat 50 orduko

 

2. PROIEKTUA (gehienez 25 puntu)

Hautagai bakoitzak hilabete bateko plangintza aurkeztu beharko du, saio eta aste bakoitzean zer eta nola landuko duen azalduz.

 

3. ELKARRIZKETA (gehienez 15 puntu)

Proiektuaren defentsa

Eskabidea: 2026ko urtarrilaren 28a arte

  • NANaren fotokopia
  • Curriculum-a
  • Eskatutako tituluak eta merituei buruzko ziurtagiriak
  • Hilabete bateko plangintza

Datuak hauetako lekuren batean aurkeztu behar dira:

  • Plazaola Kiroldegia. Burundegia 9, 31870 Lekunberri
  • E-posta: plazaolakirolgunea@gmail.com
  • Telefonoa: 948 507 377