Beteluko Udalak Adinekoen Egoitza kudeatuko du

Mailope Aldizkaria 2026ko urtarrilaren 23a

Beteluko Adinekoen Egoitza.

Beteluko Adinekoen Egoitza oraindik “Amavir Betelu” izenez ezagutzen da, baina 2025eko abenduaren 30ean, Asistencial Villa de Betelu elkarteko bazkide nagusiak sozietatea utzi zuen. Ondorioz, Beteluko Udala gelditu da haren jabe. Izan ere beste aukera bakarra ixtea baitzen.

Udalaren asmoa da entitatearen forma juridikoa aldatzeko prozesua abiatzea, eta Egoitza irabazi-asmorik gabeko proiektu bihur nahi du. Onurak sortuz gero, horiek osorik bideratuko lirateke egoiliarren arretaren hobekuntzara, langileen lan-baldintzen hobekuntzara, eta instalazioen mantentze eta egokitze-lanetara.

Egoitza osatzen duten pertsona guztien lankidetza eta konpromisoarekin, etorkizun sendo eta kalitatezkoa bermatu ahal izango dutela espero dute.