2026/02/08 Egun guztian zehar.

Ttutturre Eguna: mendi-irteera eta bazkaria Oderitzen

Ttutturre Eguna: mendi-irteera eta bazkaria Oderitzen
Lekunberri - Aralar - Oderitz, Mailope
Aurten ere Ttutturre K.Eren urteroko bazkaria eginen dute Juanluzenea Oderizko sagardotegian, eta ibilkide izanen dituzte Sakanako Mendizaleak elkarteko lagunak.
Hau da egitaraua:
 
Goizeko 8:00etan aterako dira Lekunberriko frontoiko aparkalekutik, autobusez  Irañetara joateko. Bertan zain egongo dira Sakanakoak elkarrekin 8:30etan ibilbideari ekiteko.
Lekunberriko irteeran aldatzeko arropa furgoneta batean sartuko dute Oderitzera iristean aldatzeko.
 
Ibilbidea  
Irañetatik abiatuko dira Urruntzerako iturrietarantz, eta Aralar zeharkatuz Oderitzera iritsiko dira 13:30ak aldera Sakanako lagunek prestatutako bideari jarraituz.
Ez ahaztu irteera partekatua dela Ttutturre eta Sakana artean.
 
Bazkaria 
Bazkaria 14:00etan izanen da eta prezioa 38 euro.
Aforoa 80 kiderentzako da (40 Ttutturrekoak eta 40 Sakanakoak). Lehentasuna dute  Tutturreko bazkideak aforoa bete arte.
 
18:00etan autobusak Sakanako  lagunak eramango ditu bueltan eta Ttuntturrokook lagunekin edo lehendik utzitako autoetan itzuliko dira.
 
  • Izena emateko idatzi telefonoz (WatsApp) honetan: 679726138 (Idoia Sarasa).
  • Adierazi irteera eta bazkarira apuntatzen zaren ala bazkarira bakarrik.