Eskualdeko hainbat herritan egin dituzte 'Irabazi arte!' telesailaren aurrestreinaldiak

Mailope Aldizkaria 2026ko otsailaren 2a

'Irabazi arte!' Gabari Gune Irekian. Argazkia: Ainhoa Beraza.

'Irabazi arte!' telesailaren bosgarren denboraldia hasiko da ETB1en otsailaren 6an.

Estreinaldia baino lehen, pasa den asteburuan, lehenengo kapitulua herrian bertan ikusteko aukera izan zuten UEMAko kide diren herrietako  hainbat haurrek eta gaztetxok. Horien artean, lehenengo aurrestreinaldia urtarrilaren 30ean egin zuten, Araizko liburutegian; ondoren, otsailaren 1ean Gabari Gune Irekian.