Goizean, Araxes ikastetxeko ikasleek Beteluko Zahar Egoitzan santa eskean aritu ziren. Arratsaldean, berriz, Araxeseko ikasle, irakasle, guraso eta herritarrak “oles-oles” kantari aritu ziren. Hala, 80 lagun inguru elkartu ziren Azkaraten. Egun berezia spatzeko, ikasleek asmatutako koplak eta Oskar Estanga bertsoak tartekatu zituzten. Gainera, Beñat Pellejero eskusoinuarekin aritu zen eta ikasle batzuk trikitia eta panderoarekin girotu zuten bira. Ondoren, arratsaldea ederki amaitu eta merienda goxoa dastatzeko aukera izan zuten herriko elkartean.