Santa Ageda bezpera Lekunberri eta Larraunen ere

Mailope Aldizkaria 2026ko otsailaren 5a

Atzo, Santa Ageda bezpera ospatu zuten herriko zenbait eragilek. Herritarrak baserritarrez jantzi ziren, eta Lekunberri, Aldatz eta Etxarriko kaleetatik barrena ibili ziren kantuan.

Argazkiak: Etxarriko Kontzejua eta Arakitz Goikoetxea.

Aurten, Etxarrin bukatu zen urtero egiten den Lekunberri eta Larraun ibarreko herrietako erronda. Eguraldi goibela izan arren giro ederra sortu zen, eta herriko kontzejuak eskerrak eman nahi dizkie herrira hurbildu eta parte hartu zuten guztiei.

Arratsaldea biribiltzeko, merienda goxo batekin bukatu zuten herriko elkartean.

Erlazionatuak

[BIDEOA] Santa Ageda bezpera Etxarrin

Mailope Aldizkaria ots 05, 17:30 Larraun   Lekunberri