Hasi dira Lekunberriko ihoteak

Mailope Aldizkaria 2026ko otsailaren 6a

Gaur hasi dituzte ihoteak Lekunberrin. Gaztetxoenak Ibarberri Eskola Publikotik Herriko Plazaraino alai eta kantari joan dira, eta plazan dantza ederrak eskaini dituzte. Gaur, mozorroz eta kolorez jantziko dute herri ingurua.

Otsailak 6, ostirala

  • 18:30 Herri Ihotea: moxorroen eta Attezarko-ren etorrera. Aralar Udal Musika Eskola eta Tirikitrauki Dantza Taldearekin. Udaletxea. Ondoren, barrikotea eta mokadua Herriko Plazan.

Otsailak 7, larunbata

  • 12:00 Suziria eta ihote-erronda Iraunkorrak Txarangak alaitua, Aralar Kaletik irtenda (Euskalduna). Ondoren, lehiaketa eta emanaldiak Herriko Plazan.
  • 15:00 Herri Bazkaria Jaian Jai Frontoian. Txartelak Mitxausenean salgai urtarrilaren 30era arte.
  • 18:00 Iskidi Elkartearen kalejira Aralar Kaletik irtenda (Ainhoa). Ondoren, Attezarkoren erretzea Herriko Plazan.
  • 19:30 Kalez kale Xaukena Elektrotxarangarekin Alde Zaharretik irtenda.
  • 20:00 Dantzaldia DJ Oixanirekin. Herriko Plaza.