2026/02/13 17:00
Lehenengo sektorean aritzen zara edo aritu nahi duzu? Lurra lantzea gustuko duzu? Abereak dituzu? Profesionalki hasi nahiko zenuke? Zure proiektua dibertsifikatu? Mendialdean bertan formakuntzak egin? Dirulaguntzen berri izan? Baliabideak nola eskuratu jakin?
Galdera hauen inguruan solasteko eta elikadura arlotik eskualdean egiten ari diren lanketaren berri izateko, hurbildu bilerara!