Ibai Soroa eta Xabier Zalduaren aizkora apusturako sarrerak salgai dira dagoeneko

Mailope Aldizkaria 2026ko otsailaren 12a

Ibai Soroak eta Xabier Zalduak aizkora apustua jokatuko dute martxoren 7an, arratsaldeko 18:00etan, Tolosako zezen plazan.

Hamar kanaerdiko eta lau oinbiko enbor moztu beharko dituzte eta 8.000 euro izango dira jokoan.

Beraz, hitzordua galdu nahi ez baduzu, Sarrerak dagoeneko salgai daude: Arribeko Dendan, Urretxuko Krak tabernan, Tolosako Kantabrikon eta Azpeitiko Mendizabalen.