[ARGAZKIAK] Egun osoko festa giroan ospatu dituzte ihoteak Aldatzen

Mailope Aldizkaria 2026ko otsailaren 19a

Ederki ospatu zituzten larunbatean Aldatzen ihoteak.

Goizeko 11:00etan egin zuten gosari herrikoia, eta jendea alai animatu zen. Eguraldi goibela izan arren, giro ederrean ibili ziren. Bazkalorduan, berriz, Martitxonea sagardotegian janari goxoa jateko aukera izan zuten. Iluntzean, ihoteak borobiltzeko, Txerrizarka panpina erre zuten herriko eliza parean.