Goizean hamaiketako goxoarekin hasi ziren eta herritar guztiak elkartu ondoren, kalejira giro ederrean ospatu zuten. Trikiti eta panderoen doinua ez zen falta, eta bazkari herrikoia egin ostean, eguna biribiltzeko, jokoekin eta txokolatada goxoarekin amaitu zituzten ihoteak.