Larraungo Ibarreko Berdintasun Mahaiak hurrengo mezu hau partekatu du:
"2026-02-23 Erailketa berria Sarrigurenen
Larraungo Bailarako Berdintasun Mahaiaren izenean, atsalde on eta mila esker elkarretaratze honetan parte hartu duzuen guztioi.
Jesús Borja izeneko 30 urteko gizon bat atxilotu zuen joan den ostiral arratsaldean Nafarroako Foru Poliziak, emaztea hil eta 59 urteko ama larri zauritzea leporatuta. Biktima Tatiana Rodríguez zen, 28 urtekoa. Bikoteak lau seme-alaba zituen elkarrekin eta banantze prozedura hasia zuen.
Eguesibarko Udalak larunbat honetan jakinarazi du biktimak ez zuela aurretik salaketarik aurkeztu, eta beraz, ez zegoela Viogen programan sartuta, zeinak genero-indarkeriaren biktimei babes gehigarria eskaintzen dien.
Anbulantziak eta osasun-langileak bidali zituzten lekura, baina ez zuten erasotua izan zen emakumea salbatu ahal izan. Erasotzailearen ama zauri larriekin eraman zuten Nafarroako Ospitalera.
Iturri desberdinen arabera, biktimaren seme-alabetako batek, adingabe batek, ikusi zuen erailketa etxe barnean. Ustezko egilea Eguesibarko Udaltzaingoak atxilotu zuen geroago, lekutik ihes egin ondoren.
Hau da 2026ko lehen erailketa matxista Euskal Herrian.
Azken egunotan, 48 urteko emakume bat eta bere 12 urteko alaba hil dituzte Castellóen, eta 36 urteko emakume bat Madrilen. Bi kasuak hauetan, aurretik salaketak jarrita zeuden. Estatuan osotara 10 emakume eta bi haur erail dituzte.
Hilketak genero-indarkeriaren ondoriorik larriena dira, bakarrak ez bada ere. Ezinbestekoa da gizarte osoak elkarrekin lan egitea indarkeria mota honen aurka, bai emakumeek bai gizonek.
Hemen gaude berriz ere ERAILKETA MATXISTA HAU salatzeko, baita genero-indarkeriazko ekintza guztiak ere. Borrokan jarraituko dugu denok libre izan arte.
GORA BORROKA FEMINISTA!"
Larraungo Ibarreko Berdintasun Mahaia