Gaintza, herri txiki, infernu handi

Mailope Aldizkaria 2026ko otsailaren 26a

ETB1ek Gaintzari buruzko saioa igandean eskainiko du, 22:30ean.

2015eko urtarrilean ekin zion bideari ETBko ‘Herri txiki, infernu handi’ saioak, eta dagoeneko hamabigarren denboraldira iritsi da. Ikusleen gustuko saioa da, hautatutako herrietako biztanle hiztunak eta kuttunak elkarrizketatzen baitituzte.

Ekainaren 29ra bitartean, Euskal Herriko hainbat herritan ibiliko dira Mikel Pagadi eta Miren Nogales aurkezleak, eta horien artean, Gaintza herria bisitatu dute. Hala, igandean, martxoaren 1ean, 22:30ean, 'Herri txiki, infernu handi' saioa ikusteko aukera izanen da ETB1en.