Korrika Kulturala hemen da

Mailope Aldizkaria

'Pantxikarekin korrika' antzerkiaren irudia.

24.Korrikaren barne, Euskal Herriko hainbat tokitan ekitaldiak egingo dituzte. Eskualdean, gaur hasiko dira ‘Pantxikarekin korrika’ antzerkiarekin, arratsaldeko 17:00etan Gabari Gune Irekian (sarrerak 5 euro, korrikako laguntzaileentzat doan).  

Horretaz gain, martxoan ere egitarau oparoa izango du Korrika kulturalak:

  • Martxoaren 13an 19:00etan ‘Andereño Rosita’, Beteluko udaletxean. Sarrerak 5 euroren truke lortu daitezke, eta Korrikako laguntzaileentzat doan izango dira.
  • Martxoaren 14an 17:00etan Eskulanak umeekin Allin.
  • Martxoaren 20an 18:00etan Eskulanak Arriben.
  • Martxoaren 23an Korrika festa Lekunberrin eta Korrika festa Betelun.

Lasterka aritzeari dagokionez, martxoaren 23an igaroko da Larraun, Lekunberri, Betelu eta Araitzetik: Madotz (18:37), Astitz (19:03), Alli (19:23), Lekunberri (19:36), Lezaeta (20:34), Betelu (20:47), Arribe (20:54) eta Atallu (21:00).

 

Erlazionatuak