Lekunberriko Krosa martxoaren 15ean izango da

Mailope Aldizkaria 2026ko otsailaren 27a

Datorren martxoaren 15ean, igandearekin, izango da Lekunberriko Krosa. Arruizko Txikitoren XXXVI. memoriala ospatzeko, antolatzaileek betiko tradizioari eutsi diote. Aurtengoan ere proba goizez egingo dute, Kaska Motz ekimen solidarioaren alde.

Haurren lasterketa 10:45etan izanen da eta proba nagusia 12:00etan. Izena emateko epea zabalik dago Rock the sport web-orrialdean, eta bestela, interesatuek egunean bertan eman ahalko dute izena, goizeko 10:00etatik 10:30etara. 4,6 km-ko lasterketak 10 euroko kostua izango du, eta 9,2 km-koak 15 eurokoa.