Saioetan gai ezberdinak landuko dira, denak ongizatearekin erlazionatuta, eta Lekunberri eta Larraungo adin nagusiko biztanleei zuzenduak izango dira; Lorea Zulet Ruiz psikologoak gidatuko ditu.
Saioak hilabete bakoitzeko ostiral batean antolatuko dituzte (parte hartzaileen arabera); arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara. Halaber, doan izango dira, Lekunberriko Udalak Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin abian jarri baititu.
- Izena emateko eta WhatsApp taldean sartzeko, idatzi hurrengo telefono zenbakira: 676975810 (Lorea Zulet).