“Beste mundu bat feminismotik”

Mailope Aldizkaria 2026ko martxoaren 9a

Atzo, martxoaren 8an, Emakume Langilearen Nazioarteko Egunean, manifestazioa egin zuten Larraungo Udaletxetik, Lekunberriko Herriko Plazara. Halaber, Larraungo Ibarreko Berdintasun Mahaiak egitarau zabala antolatu du hilabete osorako.

12:00etan manifestazioa eginen zuten Larraungo Udaletxetik, Lekunberriko Herriko Plazara “Beste mundu bat feminismotik” lelopean. Eguraldia lagun, 150 lagun inguru elkartu ziren mobilizazioan.

Horretaz gain, Larraungo Ibarreko Berdintasun Mahaiak egitarau zabala antolatu du martxorako. Bihar, ‘Ihes Gela’ eginen dute Lekunberriko kiroldegian Ibarberri ikastetxeko LH 4, 5 eta 6 mailako ikasleentzat.

Martxoaren 11n, pitxo dastaketa eginen dute Kattagorri elkartean; arratsaldeko 19:00etan hasiko dira prestatzen eta 20:00etan pitxo goxoen dastaketa izango da.

Martxoaren 18an, 18:30ean, ‘Zazpiak bat - Neskato onak’ komiki aurkezpena izango da Gabari Gune irekian.

Amaitzeko, martxoaren 21ean, 19:00etan, ‘Milagros eta Valentzia’ antzezlana (euskaraz) eskainiko dute Lorena Arangoa eta Aintzane Baleztenak Lekunberriko kiroldegian.

 

Erlazionatuak