Araitz eta Betelun ere hainbat ekitaldi izan dira Emakume Langilearen Nazioarteko Egunaren harira

Mailope Aldizkaria 2026ko martxoaren 9a

Araitz eta Beteluko Berdintasun mahaiak ere egitarau zabala antolatu zuen martxoaren 8rako.

Argazkiak: Eneritz Urkola. 

Atzo, goizeko 10:30ean emakumeen martxa egin zuten Betelu, Gaintza, Uztegi, Atallu eta Arribera. Ondoren, kalejira morea egin zuten Arribeko plazatik Beteluko plazara, eta amaitzeko, herri giroan eta musikari bikainez lagunduta, aperitibo goxoa izan zuten Beteluko plazan.