Zorua zolatzeko lanak egingo dituzte tunel barruan. Ondorioz, aurreikuspenen arabera, lanak maiatzaren erdialdera arte luzatuko dira. Beraz, tunela itxita dagoen bitartean, erabiltzaileek Uitzi herria zeharkatzen duen eta Leitza eta Lekunberri lotzen dituen NA-1700 errepidearen bidez inguratu ahal izango dute zati hori.
Trafiko gutxiko errepidea da, baina goranzko profila du bi noranzkoetan, bai Lekunberritik, bai Leitzatik. Hori dela eta, ez da gomendatzen adingabeak dituzten familientzat edo bizikleta-esperientzia txikiagoa dutenentzat.
Jarduera Larraungo Udalak bultzatu du Plazaola – Sakana – Ultzamaldea 2023 Helmugako Jasangarritasun Turistikoaren Planaren barruan, NextGenerationEU Europar Batasunak finantzatutako Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan. Obrek 573.786,82 euroko inbertsioa dute guztira (BEZa barne), eta helburu nagusia tunelaren zoruaren egoera hobetzea da. Bide berdearen zati hori zeharkatzen duten pertsonentzako segurtasun eta erabilera baldintza hobeak bermatu nahi dituzte.
Larraungo Udalak eskerrak eman nahi dizkie Plazaola Bide Berdearen erabiltzaileei,
azpiegitura honen kalitatea eta segurtasuna hobetzeko beharrezkoak diren obra hauek sor ditzaketen eragozpenengatik.
- Informazio gehiago nahi baduzu, jarraitu @visitplazaola.eus eta
- www.plazaola.eus Plazaola partzuergoko web-orrialdea.