Lur-jausi baten ondorioz, Lezaeta inguruko errepidea moztu dute

Mailope Aldizkaria 2026ko martxoaren 15a

Larraun, Araitz eta Betelu arteko NA-1300 errepidea itxi dute,  lokatzak, zuhaitzek eta harriek errepidea guztiz oztopatu baitute 20. kilometroaren parean, Larraunen. Gertaera 13:05ean izan da.

Lur-jausiaren ondorioz Lezaeta inguruko bidea itxita egon bada ere, une honetan errepidea zabaldu dute.

Argazkilariak: Iker Hernandorena eta Marijo Irisarri.