80+ proiektua aurkeztuko dute datorren asteartean

Mailope Aldizkaria 2026ko martxoaren 22a

Paumak Larraungo herritarrak gonbidatu nahi ditu 80+ proiektuaren aurkezpenera, Fundación Caja Navarra eta Fundación “la Caixa”-k bultzatutako Innova Programaren laguntzarekin garatzen ari den ekimen sozial berritzailea. 

Proiektuak 80 urte eta gehiagoko pertsonak komunitateko protagonista aktibo gisa aitortzen ditu, memoria, ezagutza eta ondare immaterialaren transmisore gisa duten balioa nabarmenduz.

Ekitaldian proiektuaren zentzua azalduko da, bere jarduera-ildoak aurkeztuko dira eta herritarrekin elkarrizketa irekia egingo da, adineko pertsonek komunitatean duten presentzia eta aitortza nola indartu aztertzeko.

  • Data: martxoaren 24a
  • Ordua: 18:00
  • Lekua: Astitz – Ostatua

Topaketa irekia da: senideak, lagunak, tokiko eragileak, boluntarioak eta proiektua ezagutu edo parte hartu nahi duten herritar guztiak gonbidatuta daude.

80+ proiektuarekin, Larraunek komunitate sendoago, zaintzaileago eta bere memoria biziari balioa emateko aukera du.