Munduko Sokatira Txapelketako lehen bi egunetan, hau da, kluben arteko txapelketan, etxeko jokalariak Ibarra taldean aritu ziren, 500 eta 540 kiloko kategorietan. Gogotsu lehiatu ostean, hirugarren postua lortu eta brontzezko domina eskuratu zuten 540 kiloko kategorian.
Hurrengo bi egunetako nazioen txapelketan, ordea, Ibarrak Euskal Herria ordezkatzeko ohorea izan zuen Basque Country moduan. Hala, 500 kiloko mailan 6 nazio lehiatu ziren: Euskal Herria, Vietnam, Thailandia, Japonia, Taiwan eta Korea. Oso ongi aritu ziren hasieratik. Semi-finaletan sailkatu eta Korearen kontra irabazi ondoren, finalera pasa ziren. Beste behin, Taiwanen aurka jokatu zuten eta azkenean bigarren gelditu ziren. Hala, nazio mailan zilarra eskuratu zuten. Hurrengo egunean ere, 540 kiloko kategorian bigarren postua eskuratu zuten neskek, finala etxeko (Taipeiko) taldearen aurka jokatu ondoren.
23 urtez azpiko nesken eta mixto kategorian ere aritu ziren Naroa Flores eta Saioa Iriarte tiralariak nazio mailan, lehen kasuan 2. postua bereganatuz eta bigarren kasuan brontzea.
Etxeko kirolariek argi adierazi dute: “Eskerrik asko Euskal Herritik animoak bidali dizkiguzuen guztiei, eta nola ez, aupa Araxes eta gora sokatira”.