Auzolana egin dute Beteluko bazterrak garbitu eta belarra mozteko

Mailope Aldizkaria 2026ko martxoaren 23a

Beteluko Udalak antolatuta, herriko espaloiak eta arekak garbitzeko auzolana egin zuten pasa den larunbatean. Hilerriko belarrak mozteko, Zahar Egoitzan baratze txiki bat egokitzeko eta lorezaintza lanak egiteko ere aprobetxatu zuten. Giro ederrean egin zuten auzolana eta 22 partaide elkartu ziren. Egitekoa gosari batekin amaitu zuten.

Argazkiak: Igor Otermin.