Aralar Abesbatzako musikariek eta instrumentistek giro hunkigarria sortu zuten oholtza gainean. Hala, musikaren bidez, bakearen mezua lau haizetara zabaldu zen. Aldi berean, Lorena Arangoa eta Itziar Saenz de Ojer antzezleek, emanaldiari jarraipena eta umorea gehitu zioten, eta ikusleen arreta bereganatu zuten une oro. Horrela, argi, dirdira eta doinu ederren artean murgildu zen Lekunberriko kiroldegia.
Ikuskizunak zirraraz betetako uneak eskaini zituen, eta bertaratutakoek txalo zaparrada beroekin eskertu zuten egindako lana.