Araitz-Beteluko Eguna maiatzaren 30ean izanen da

Mailope Aldizkaria 2026ko apirilaren 13a

Lehen, Araitz-Beteluko Eguna abenduan ospatzen zuten, Aste Kulturalean. Aurten, ordea, egitasmoa indartu nahi izan dute eta maiatzaren 30ean, larunbatean, ospatuko dute.

Eguraldi ona bada, ekitaldia Arribe-Atalluko plazan egingo da, eta bestela, frontoian. Halaber, antolakuntzak jakinarazi duenez, boluntarioak behar dira kozinatzeko, zerbitzatzeko eta barran txandak egiteko. Horregatik, herritarrak parte hartzera animatu nahi dituzte, eta herriko saltokietan izen-emate zerrendak eskuragarri jarriko dituzte.

 

Hona hemen egitaraua:

09:00 Goiz soinua txistulariekin.

10:30 Umeen pilota partidak Arribe-Atalluko frontoian.

11:30 Herrietako kuadrillen arteko jolasak.

12:30 Dantzari txikien saioa.

Ondoren Bermuta fanfarreak alaiturik.

14:00 Bazkaria.

Ondoren, zuzeneko bingo musikatua.

18:00-21:30 Erromeria ‘6etzi’ taldearekin.