Elkarrekin bazkaltzeko bildu dira eskualdeko kintoak

Mailope Aldizkaria 2026ko apirilaren 16a

Eskualdeko kintoak Lekunberriko trinketean. Argazkia: Iraia Astiz.

Gazteagoak nahiz helduagoak izan, belaunaldi ugaritako kideek urteroko topaketa egin dute.

Pasa den asteburuan, 120 herritar inguruk bazkaldu zuten Lekunberriko trinketean, giro ederrean. Hala, eguraldi goibela izan arren, primeran pasa zutela azpimarratu dute.

Pintxo txapelketa eta “mojitada” goxoarekin hasi ziren, ondoren bazkaria, bingoa, Akapaie elektrotxaranga eta DJ Eneko & Izei musikariekin biribildu zuten eguna.