Hegaztien ikastaroak Lekunberrin

Mailope Aldizkaria 2026ko apirilaren 24a

Aurte ere, hegaztiei buruzko hiru ikastaro izanen dira Lekunberrin.

  • Hegaztien Eraztuntze Zientifiko Hastapen Ikastaroa - 2026/05/08-2026/05/09

Programa teorikoa - 2025/05/08 (Ostirala): 17:30-20:00

1. Sarrera: eraztunketa zientifikoa.

2. Hegaztiak ikertzeko eraztunketaren erabilera.

3. Eraztunketaren metodologia.

4. Hegaztien mudaren fenomenoa: datatu eta sexatu.

Lekua: Antonea Etxea, Lekunberri.

 Programa praktikoa - 2026/05/09(Lr.). 09:00-12:00

Eraztuntze saio batean parte hartzeko irteera praktikoa Lekunberrin.

 

  • Eman programa: Helburuak eta Aplikatutako Metodologia - 2026/05/30

1. Sarrera.

2. Helburuak.

3. Metodologia: kokapena, laginketa garaia eta harrapaketa metodoa.

4. Harrapaketa metodoaren aplikazio praktikoa.

Ordutegia: 09:00-13:00.

Lekua: Autokarabanentzako eremua, TOKI-ALAI sagardotegiaren ondoan

(Lekunberri).

 

  • Hegazti Identifikazioa Mendian: Kantuak eta Zentsoak - 2026/06/13

Lekunberriko Autokarabanen eremutik Antonea Etxerainoko gidatutako

ibilaldia.

1. Hegaztien identifikaziorako gakoen azalpena, haien kantuen bidezko

detekzioan oinarrituta, baita espezie hautemandakoen identifikazio

zuzena errazteko baliabideak eta jarraibide praktikoak ere.

2. Hegaztien zentsu-metodologien sarrera, ikerketaren helburuen

arabera duten aplikazioa, eskaintzen dituzten emaitza motak eta

haien erabilgarritasuna, adibide praktikoen bidez ilustratuta.

Ordutegia: 09:00-12:00.

Lekua: Autokarabanentzako eremua, TOKI-ALAI sagardotegiaren ondoan (Lekunberri).

 

Izen-emateak: Ikastaroak – Aranzadi

Doako jarduerak izango dira. Izen-ematea beharrezkoa da eta parte hartzaile kopuru mugatua izanen du. Ikastaroaren izen-ematea helbide elektronikoz baieztatuko da.

Ikastarora etortzeko garraio publikoa edota partekatutako ibilgailua erabiltzea sustatuko da.; horretarako, antolakuntza parte hartzaile guztiekin harremanetan jarriko da.

Informazio gehiago nahi baduzu, deitu 618.277.227 telefono zenbakira, edo idatzi acrespo@aranzadi.eus helbide elektronikora.

 

EMAN programa ugal garaiko populazioen monitorizazioan oinarritzen da. 2010ean habiatu zen eta Eraztunketa Bulegoko programa koordinatuen artean zaharrena da. Programa honen helburua, epe luzean eta joerak estimatzeko asmoz, hegazti habiagile arrunten (batez ere paseriformeen eta antzeko tamaina duten gertuko talde taxonomikoen) populazio aldagai nagusiak kalkulatzea da: ugaritasun-indizea, produktibitatea eta bizi iraupena.