Nafarroako Orientazio Liga herrikoiaren bigarren proba jokatu dute Iribasen

Mailope Aldizkaria 2026ko maiatzaren 4a

Nafarroako Orientazio Liga Iribasen. Argazkia: Asier Elizalde.

Martxoaren 29an, Iribasen jokatutako orientazio proba, polita eta gogorra izan zen.

 Iragarrita zegoen eguraldiak ez zuen hutsik egin, eta probako lehen parte hartzaileak elur artean hasi ziren Iribaseko mendietan barna balizak aurkitzen. Eguraldia hobetzen joan ahala, ia 140 parte hartzaile hurbildu ziren, Larraungo iturburuaren inguruetan orientazioaren xarmaz gozatzeko. Nafarroako Kirol Elkarteak, hurrengo proba Aranzadin antolatuko du Maiatzaren 24an, eta berriro Lekunberri-Larraunera bueltatuko dira Azaroaren 1ean, Euskal Herriko Orientazio Kopa dela eta.