Garai batean “Umearen Eguna” ospatzen zen ikastetxean, baina ospakizun horri izaera zabalagoa eta elkartzaileagoa eman nahian, izena aldatzea erabaki dute. Horregatik, herritar guztiak izanen dira ongietorriak festara, eta denen parte-hartzea ezinbestekoa izanen da.
Aurtengo ikas komunitatearen jaialdia bihar izanen da, maiatzaren 8an, arratsaldeko 16:00etatik aurrera. Gorde data eta animatu ibar batu eta sendo bat eraikitzen laguntzen duen lokarria ospatzera.
Araxes Guraso Elkartea eta Festa Batzordea zuen zain egonen dira.
Egitaraua:
ARAXES FESTA
Maiatzaren 8a, ostirala
16:00-17:00 IPUIN KONTALARI MUSIKATUA ETA JOLAS TXOKOAK
17:00-19:00 DJ XAIBOR
19:00-19:30 BOKATAK* eta SASKIAREN ZOZKETA
20:00-20:30 FESTAREN BUKAERA
ZOZKETARAKO BOLETOAK: MAITE HARATEGIAN ETA MARITEREN DENDAN SALGAI
*Bokatak (albondigak edo patata tortillarenak) telefono honetan erreserbatu maiatzak 5 baino lehenago (646915881)
Araitz-Beteluko berdintasun mahaia