San Migel omentzeko erromeria giro ederrean ospatu dute

Mailope Aldizkaria 2026ko maiatzaren 13a

Arruitztarrek Santa Luzia Ermitara egin zuten erromeria.

Maiatzaren 10ean, arruitztarrek Santa Luzia Ermitara egin zuten erromeria, San Migel maiatzekoa ospatzeko. Beste behin Pilar Argiñena akordeoiarekin mezako abestiak jo zituen, Jexux Mari Sotilek meza nagusia zuzendu zuen eta herritarrek ederki abestu zuten.

Ohiturari jarraituz, herritarrek hamaiketako goxoa eskaini zieten bertaratutako 14 lagunei.

Eguraldi ederra izan zen eta beteluarrak ere, erromeria bikaina egin zuten San Donato Baselizan.

Erromerian San Donato Baselizara.