Aralar Irratiak 35 urte!

Mailope Aldizkaria 2026ko maiatzaren 15a

Martin Juanena Aralar Irratian.

Aralar Irratiak 35 urte bete ditu aurten, eta urteurrena ospatzeko ekitaldi berezia antolatu dute.

Bihar, maiatzaren 16an, Gabari Gune Irekian, eguerdiko 12:00etan “Bertako irratiaren garrantzia” izeneko hitzaldi-solasaldia egingo dute Nafarroako irratiekin batera, eta ondoren, 14:30ean, bazkaria izango da Kattagorri elkartean. Aldi berean, Martin Juanena esataria agurtuko dute, urte hauetan guztietan eskainitako lana goraipatzeko eta omentzeko.  

  • Bazkarirako txartelak Amairu eta Beteluko Ostatuan eros daitezke, 25 euroren truke.