80+: Begi berriekin begiratu bide berriak aurkitzeko

80 + proiektua 2026ko maiatzaren 16a

Argazkia: 80 + proiektua

Adineko pertsonak, gazteak eta haurrak, herri berdinetan bizi dira, lurralde berdinean, baina desberdintasun handi bat dago haien artean: adineko biztanleek lotura estua zuten ibarreko inguruarekin.

Gaur egun, 80 urte baino gehiago dituzten Larraungo bizilagunek,  bizimodu erabat desberdina izan zuten eta ezagutzaz beteriko altxorrak  dira. Umetatik lanean aritu dira, ikasketak eta baserriko bizimodua ala moduz uztartuz.

Bazen eskolako hamaiketako orduan patata ateratzera joaten zenik, baita eskolatik behietan aritzeko atera behar izaten  zuenik ere. Hala eta guztiz ere, baserritarra izatea gogorra izan arren, abantaila bat baduela diote, janaria urte osoan; horrekin aski da aberatsa izateko.

Badira oraindik Larraungo larreak gariz, garagarrez eta babaz estalita oroitzen dituzten pertsonak eta, horrekin batera, herriko plazan trilladora ezagutu zutenak. Gaur egungo hainbat gazteek, ordea, ahotza, malkarra edota arrauka hitzen esanahia ahaztu dituzte jada.

Kalean ez ezik, etxean egiteko lan ugari ere izaten ziren beti eta, arduradun nagusiak, emakumezkoak. Hauek, etxean, baratzean, abereekin eta behar izanez gero, belarrean ere egiten zuten lan. Gazte zirelarik lixua egiten ikasi zuten emakume haiek, garbigailua hartzen dute asmakizun onenaren moduan.

Gizartea erritmo azkarrean aldatzen doan honetan, 80+eko hizketaldietako 
batean jasotako hitzak azpimagarriak dira: “Mundua ez da aldatzen, mundukoak aldatzen gara”. Horregatik, garrantzitsua da adinekoengana hurbildu eta esateko duten guztia entzutea, haiek asko bait dute kontatzeko eta guk, ikasteko!

Herri bakoitzak badu bere historia eta Paumak, Fundacion Caja Navarrak 
eta Fundación “la Caixa”k bultzatutako Programa Innovaren laguntzarekin 
garatutako proiektu honek, testigantza guzti hauek bildu nahi ditu, gure 
inguruko adinekoai merezi duten lekua eskainiz.