Latxa Arrazako Enkantea, Mendialdeko AzokaI Ibiltaria, eta Lore eta Landare Azoka Lekunberrin

Mailope Aldizkaria 2026ko maiatzaren 19a

Ehunka lagun elkartu ziren maiatzaren 17an Lekunberrin, Mendialdeko Azoka Ibiltaria, VIII. Lore eta Landare Azoka eta Latxa Arrazako V. Enkante Ofiziala elkartu baitziren herriko enparantza inguruan.

Giro bikaina izan zen eta 11:00etatik 14:00etara bitartean, hainbat postu eta bisitari elkartu ziren. 12:30ean, Latxa Arrazako V. Enkante Ofiziala egin zen, eta bertaratuen artean ikusmin handia sortu zuen.

Ondoren, 13:00etan, axuri erre dastaketak jende ugari erakarri zuen, eta eguna giro ederrean amaitu zen.