Araxeseko neska tiratzaileek 4. postua lortu dute

Mailope Aldizkaria 2026ko maiatzaren 19a

Maiatzaren 9an, Betelun jokatu zen Nafarroako 4x4 ko sokatirako 240 kg emakumeen kategoriako txapelketa, eta Araxesko neskek 4. postuan geratu ziren.

Maiatzaren 16an, ordea, bigarren eta kategoriako azken jardunaldia Elizondon egin zen, eta froga hartan, 2. postua lortu zuten. Hala ere, txapelketako kategoria orokorrean 4. geratu ziren.

Gauzak horrela, 2026ko Nafarroako 4x4 ko txapelketa maiatzaren 30ean bukatuko da,  kategoria mistoarekin (Araxesek talde bat aterako du). San Martin de Unxen jokatuko da, arratsaldeko 17:00etan.