Batetik, Ludoteka HH1etik LH6ra arteko haurrentzako izanen da, eta Ibarberri ikastetxeko patioan egingo da astelehenetik ostiralera. Sarrera 08:00etatik 09:00etara izanen da, eta ludoteka 09:00etatik 13:00etara. Jarduerak, lehen seme-alabentzat 35 euroko kostua izanen du aste bakoitzeko, eta goinontzekoentzat 26 eurokoa.
Programaren barruan ur jolasak, eskulanak, irteerak, jolasak, herri kirolak eta gynkanak eginen dituzte, besteak beste. Jarduera euskaraz izanen da eta D ereduan ikasten duten haurrek parte hartu ahal izanen dute. Plaza mugatuak izanen dira, eta lehentasuna bailaran bizi diren haurrek izanen dute. Plaza librerik gelditzen bada, uztailaren 15etik 22ra bigarren izen-emate epea zabalduko dute.
- Izen-emateko idatzi larbeleareuskaraz@iparmank.eushelbide elektronikora edo deitu 948 504400 telefono zenbakira.
Bestetik, kirol udalekuak LH1etik DBH2ra arteko gazteentzako prestatu dituzte, eta Plazaola kiroldegian eginen dira astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:30era. Parte hartzaileek ur jolasak, multikirola, irteerak, txirrindula, frontoi jolasak eta talde jokoak eginen dituzte. Prezioa 45 eurokoa izanen da lehen seme-alabarentzat eta 34 eurokoa gainerakoentzat.
- Izen-emateko idatziplazaolakirolgunea@gmail.comhelbide elektronikora edo deitu 948507377 telefono zenbakira.