Lan eskaintza: Mailope aldizkarirako KAZETARIA behar dugu

Mailope Aldizkaria 2026ko maiatzaren 22a

Zure zain gaude! Animatu eta bidali zure aurkezpena eta CV ekainaren 5a baino lehen, info@mailope.eus posta elektronikora. 

Noren bila gabiltza?

  • Kazetaritzan, ikus-entzunezkoetan edo Komunikazioan lizentziatua.
  • Marketin lanetan esperientzia izatea baloratuko da.
  • Lan jarduna euskaraz gauzatzeko gaitasuna, C1 maila.
  • 2 urteko esperientzia gomendagarria antzeko lanpostuetan.

Eskaintzen dena:

  • Kontratu mugagabea eta berehalako inkorporazioa.
  • 6 orduko lanaldia.
  • Ordutegi malgua.
  • Telelanerako aukerak.
  • Garatzeko eta formatzeko aukerak.
  • Lekunberrin lantokia behar den material guztiaz.
  • Urteko soldata gordina: 21.923,02 € (1.526,25 x 14 paga).

Funtzio nagusiak:

  • Mailoperen ikus-entzunezko eta papereko edukien estrategia eta ildo editoriala zehaztu behar du.
  • Edukien estrategia eta ildo editoriala jarraituz egin behar du lan.
  • Eskualdeko gaiekin eguneratuta egon behar da.
  • Eskualdeko sarearekin informazio fluxuak identifikatu behar ditu eta epe luzerako harremana uztartu eta mantendu.
  • Eskualdeari lotutako urteko ekintzak identifikatu eta planifikatu behar ditu.
  • Eskualdeari lotutako komunitatearen parte hartzea bultzatu behar du euskarri eta formatu desberdinetan.
  • Informazio iturriak aztertu eta egiaztatu behar ditu, iturri fidagarriak erabiltzen saiatuz.
  • Webgunea egunero elikatu behar du, albiste txikiekin eta argazkiekin. Papereko edukia ere digitalean aprobetxatu behar du.
  • Sortutako edukiari zabalkundea eman behar dio sare sozialetan, astero 3-5 post igota.
  • Gutxienez astean 3 ikus-entzunezko eta eguneroko irratirako edukiak ekoiztu behar ditu.
  • Kolaboratzaile sarea landu eta etengabeko komunikazioa/harremana ziurtatu.