50 lagun baino gehiago joan ziren Aranburugoitiarrak kaleko antzerki lotsagabea eta dibertigarri ikustera. Anai-arreba protagonistek denetarik egin zuten. Izan ere, Joxepi eta Joxemiel udan hasiko omen dira herri kiroletan, haien modu partikularrean. Garrantzitsuena parte hartzea baita. Ongi ulertzen dute elkar, edo hori pentsatzen dute behintzat...